SARRERA ETA EGITARAUA
Mendaroko esperientzia positiboa ikusita, 2005. urtean Getxo ospatu zen Graffiti Lehiaketa. Gure kasuan, oraingoan, goiz-eguerdi arteko tartea osatu genuen, baina beti bezala, lagun ederrekin inguratuta. Ekitaldiko argazkirik ez dugu, zoritzarrez.
Lau gune egon ziren guztira eta guk horietako batean aritu ginen.
EUSKAL HERRIKO GRAFITI LEHIAKETA
GAZTE SORTZAILE SARIAK
II
Lehiaketa egunarako proposamena
Uztailak 16, larunbata
11:00-13:00
TAILERRAK
1- GRAFFITI TAILERRA. Jendeak graffitiaren teknikak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izan dezan. Monitore bat. Materiala: koloretako spraiak, panelak...
Monitore lanetan: Donostiako Iñaki.
2- SCRATCH ETA DJ TAILERRA. Musika pintxatzeko, nahasteko eta scratch-ak egiteko teknikak erakutsi. Materiala: Bi plato technics, nahasketa mahaia, soinu ekipoa...
Monitore lanetan: Selektah kolektiboko partaidea den DZ.
3- BREAK DANCE TAILERRA
Gorputzaren espresioa musika eta dantzaren bidez lantzeko teknika. Materiala: Sintasol, soinu ekipoa, musika jarriko duen Dja...
Monitore lanetan: Intxaurbreak taldeko Diego (+ laguntzailea). Break Dance irakaslea.
4- PERKUSIO TAILERRA. Perkusioak jotzen ikasteko gutxieneko ezagutza. Teoria eta praktika. Materiala: Perkusioa.
Monitore lanetan: Odei. Urtebete eman du Cuban perkusio klaseak jasotzen.
13:00
ERAKUSTALDIA
Dzren musika + scratch erakustaldia + ekitaldiaren aurkezpena
13:15
Aritz Sound System eta Dzren musikarekin INTXAURBREAK dantza erakustaldia
13:25
SELEKTAH SOUND SYSTEM
Aritz Sound System eta Dz musika aukeraketan, Daddy Jeff eta Wanka mikrofonoan eta Josu perkusioetan. Bi edo hiru kantu abestuak (baseak eta letrak abeslarien esku).
13:40
Josuren bakarkako sesioa (berak aukeratutako basearekin).
13:45
Selektah Sound System. Azken kantu abestuak + perkusioa + breakerrak + mikro irekia...
---------
LAU GUNE GUZTIRA
Egun osoko ekitaldiak antolatu dira, ikusleek be parte hartu dagien. Lau gune egongo dira: San Nikolas plaza, Algortako metroko plaza, Arrigunaga eta Portu Zaharra, hain zuzen. Hona hemen jarduerarik esanguratsuak:
1.- Tailerrak: Perkusinoa, DJ, Scrach eta break dance (San Nikolas plazan) eta Graffitia (Portu Zaharran).
2.- Erakustaldiak: Graffitia, GoldXpression taldearen eskutik (San Nikolas plazan) eta DJ, Scharch perkusinoa eta break dance, Selekta Sound System eta Intxaurbreak taldeakaz (San Nikolas plazan).
3.- Haur Txokoa: Bizarra Lepoan euskara elkartearen ardurapean (Algortako metroko plazan).
4.- Skate pistea: norberak bere patin eta patinetea ekarri beharko ditu (Algortako metroko plazan).
5.- Kontzertuak: Eibarko KOKEIN eta Ziburuko M.A.K taldeak.
----------------
----------------
PRENTSAN HONELA AZALDU ZEN:
BIZKAIE.BIZ
Kulturea IV. urtea // 118. zenbakia
Euskal Herriko II. Graffiti Lehiaketako finala Getxon
Bizkaie!
Euskal Herriko II. Graffiti Lehiaketako finala garagarrilaren 16an izango da, Getxon. Egun horretarako, lehiaketa bera eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoak.
Graffiti Lehiaketaren II. edizino honetan, 27 lan aurkeztu dira eta horreetatik hamar Getxoko hormetara eroango dabez egileek lehiaketako finalean hain zuzen. Euskal Herriko herrialde guztietako graffitigileek euren lanak aurkeztu dabez eta edadeari dagokionean, tarte guztietako parte-hartzaileak izan dira.
Hona hemen finalera heldu diren hamar graffitigileak:
- Haritz Irureta Piru (Zarautz, Gipuzkoa) eta Aitor Larrañaga Peli (Zarautz, Gipuzkoa).
- Hibai Garai Esan (Arrasate, Gipuzkoa) eta Iñaki Uriarte (Arrasate, Gipuzkoa).
- Imanol Garaizabal (Elorrio, Bizkaia).
- Eva Mena (Bilbo, Bizkaia), Ruben Daniel Martínez (Gasteiz, Araba) eta Jorge Martín (Iruñea, Nafarroa).
- Eneritz Velasco (Gasteiz, Araba) eta Egoitz Ponte (Gasteiz, Araba).
- Gorka González GO (Ermua, Bizkaia).
- Nuria Sierra (Berango, Bizkaia) eta Aratz Ruiz (Gasteiz, Araba).
- Asier López (Bilbo, Bizkaia), Aitor Jiménez (Astrabudua, Bizkaia) eta Maider Celada (Arrigorriaga, Bizkaia), Grafimatics taldea.
- Ander Garrosa (Gasteiz, Araba) eta Javier Romero (Gasteiz, Araba).
- Hodei del Barrio (Burlata, Nafarroa) eta Javier Landa (Huarte, Nafarroa).
Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoko eta Getxoko Udaleko ordezkariakaz batera, lehiaketan parte hartu ez daben zenbait graffitigilek be epaimahaia osotu dabe. Epaimahai horrek garagarrilaren 16ko finalean saritutako lau lanak aukeratuko ditu. Era berean, graffiti erakustaldian parte hartuko daben GoldXpression taldeko kideek be boto eskubidea izango dabe.
Graffiti Lehiaketearen finaleko jaialdia Getxo hartuko dauen zirkuituan izango da. Euskal Herriko II. Graffiti Lehiaketea bera zirkuitu osoan ospatuko da. Danetara, hamar graffiti egingo dabez aukeratutako egileek eta horreetatik saritutako lau lan aukeratuko ditu epaimahaiak. Honako ezaugarriak hartuko dabez kontuan:
a.- Kolorearen erabilera egokiena.
b.- Teknikarik onena.
c.- Emakumeek egindako graffitirik onena.
d.- Freskotasuna eta erakargarritasuna.
Azken saria Topaguneko kide Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteko kideek emongo dabe. Aurreko hirurak, barriz, Getxoko Udaleko ordezkariek. Xabier Paiak aurkeztuko dau sari banaketa ekitaldia. Sari bakotxa 1.200 eurokoa izango da.
Graffitigileek erabiliko daben materiala Fergasor enpreseak ekarriko dua, horixe da-eta Euskal Herrian zein Espainian Montana Cans spray markaren banatzaile ofiziala.
Ikusleak ere parte-hartzaile
Egun osoko ekitaldiak antolatu dira, ikusleek be parte hartu dagien. Lau gune egongo dira: San Nikolas plaza, Algortako metroko plaza, Arrigunaga eta Portu Zaharra, hain zuzen. Hona hemen jarduerarik esanguratsuak:
1.- Tailerrak: Perkusinoa, DJ, Scrach eta break dance (San Nikolas plazan) eta Graffitia (Portu Zaharran).
2.- Erakustaldiak: Graffitia, GoldXpression taldearen eskutik (San Nikolas plazan) eta DJ, Scharch perkusinoa eta break dance, Selekta Sound System eta Intxaurbreak taldeakaz (San Nikolas plazan).
3.- Haur Txokoa: Bizarra Lepoan euskara elkartearen ardurapean (Algortako metroko plazan).
4.- Skate pistea: norberak bere patin eta patinetea ekarri beharko ditu (Algortako metroko plazan).
5.- Kontzertuak: Eibarko KOKEIN eta Ziburuko M.A.K taldeak.
Bizkaie
Imanol Landa Jauregi (Getxoko zinegotzia), Sonia Perez Anguera (Topagunea) eta Gorka González GO (grafitigilea)
Nor gara
Lege oharra
Publizidadea
BIZKAIE!
Arbidea, 1 (Txurdinaga), 48004 Bilbao
Erredakzinoa: Tel. 94 4162393 - Faxa 94 4150199
bizkaie@bizkaie.biz
--------
SAREAN
Kultura 2005-05-11
Hamar graffitiz osatutako 'kale-museoa' paratuko dute Getxon
Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Getxo udalerriak hartuko du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren 2. edizioaren finala. Parte hartu nahi dutenek gaurtik uztailaren 1era arte bidal ditzakete euren bozetoak. Uztailaren 16ko jaialdian, epaimahaiak aukeratutako hamar graffitiak herriko hormetan margotuko dituzte egileek eta horietako lau sarituko dira 1.200 euro banarekin.
Hala ere, oraindik ez dago finkatuta artelanak non marraztuko diren. Hurrengo bi hilabetetan erabakiko dute hormarik egokienak zeintzuk diren, bertan pintatu zein ikusleek eurek graffitia egiteko pausoez goza ahal izateko. Gainera, Getxoko Udalak kale-garbiketarako kontratatutako enpresak ez ditu horiek ezabatuko. Egin eta berehala kenduko ote diren galdetuta, "denboraren poderioz hondatzen direnean, Udalak berak erabakiko du horiekin zer egin", Sonia Perez Topaguneko Gazte Saileko teknikariak adierazi duenez. Hain zuzen ere, gazte sormena eta ekoizpen artistikoa sustatzea eta ezatzera ematea da lehiaketaren helburua. Oinarriak ikastetxe, gazte bulego zein neska-mutikoek batzen diren Euskal Herriko txokoetan egongo dira eskura. (Argazkian, iazko graffitirik original eta freskoenari saria).
Topaguneko Gazte Sailak neska-mutilen aisialdi eta beharrizanei erantzuteko garatzen duen asteburuetan.com egitasmoko jardueretako bat da Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren 2. edizioa. Ekimena Eusko Jaurlaritzak zein Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen Gazte Planarekin bat dator, hurrenez hurren, Oro Ochoa de Eribe eta Jon Iñaki Zarraga aipatu erakundeetako Gazte Arlo arduradunek gaurko aurkezpenean aipatu dutenez. Imanol Landa zinegotziak, berriz, berak zuzentzen duen Getxoko Udaleko Presidentzia Arloak hartzen dituen Gazteria eta Euskara sailen arteko elkarlana ere lehiaketa egiteko "berebizikoa" izan dela nabarmendu du, Iñaki Zarraoa alkateak esandakoa zehaztuz. Izan ere, "gazteria eta euskara guztiz lotuta daude" Landaren hitzetan. "Hizkuntzaren normalizazio bidean horiek dira oraina eta etorkizuna", zehaztu duenez.
Berrikuntzak
Iaz, lehenengoz, sormena sustatzeko lehiaketa hau deitu zenean izandako arrakasta ikusita erabaki zuten graffitiari jarraipena ematea, Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak adierazi duenez. Graffiti Lehiaketaren 1. edizioan, 90 gaztek parte hartu zuten. Guztira, 30 horma-irudi bozeto jaso ziren Mendaroko hormetan zeintzuk margotu erabakitzeko. Dena den, aurten bi berrikuntza nabarmen dakartza txapelketak. Alde batetik, igaz euskararen inguruko graffitiak baino egin ez zitezkeen bitartean, aurten librea izango da gaia, "sormenari mugarik ez jartzeko", Sonia Perezek azaldu duenez. Hori bai, testurik balego euskaraz joan beharko litzateke. Beste alde batetik, teknikaren eta koloreen erabilpen egokienei zein graffitirik original eta freskoenari emandako sariez gain, beste 1.200 euro emango zaizkio emakumeek margotutako horma-irudirik onenari, Getxoko Udalak eskatuta. Iaz sari nagusiaren irabazlea andrazkoa izan bazen ere, "emakumezkoen parte-hartzea sustatu nahi da".
Getxoko hormek historia luzea dute
Orain dela bost bat urte Getxoko Udalak Cespa garbiketa enpresari esleitu zion herriko kaleen txukuntze lanak, tartean, hormen garbiketa ere bai (kartelak eta guzti). Horren aurrean, hainbat elkarte eta kolektibok "zentzura ideologikoa" egitea leporatu zion Iñaki Zarraoa alkateari. Hainbat protestaldi burutu ostean Adierazpen Askatasunaren Alde plataformari arreta egin zion udal agintariak. Bere garaian, batzordeko kideek publiko egin zuten moduan, "alkateak muzin egin dio bere jarrera aldatzeari". Era berean, Getxoko Udala elkarteek eta kolektiboek mezuak plazaratzeko panel elektronikoak kaleetan jartzea aztertzen ari zela Zarraoak agindu ziela esan zuten AAAk, "baina ez dugu uste aurrera joko duenik". Bestalde, eta beti ere AAAko kide izandakoek UKBERRIri jakinarazitakoaren arabera, alkatearekin izandako batzarrean, Bidezabalgo metroan artea izan zitezkeen graffiti batzuk ezabatzea "sentitzen" zuela esan zien Zarraoak.